18 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA

 

 

 

            Egutegia:

 

            2018-09-29, 10:00etan: Lehenengo txanda.

 

            2018-09-29, 12:30etan: Bigarren txanda.

 

            2018-09-29, 16:00etan: Hirugarren txanda.

 

            2018-09-29, 18:30etan: Laugarren txanda.

 

            Tokia:

 

            Clara Campoamor Kultur Etxea (Gernikako Arbola, 32, Barakaldo, Bizkaia).

 

            Partiden iraupena:

 

            60 minutu jokalari bakoitzarentzat.

 

            Joko sistema:

 

            Aurreikusitako egutegia goikoa bada ere, joko sistema parte hartzaileen arabera erabakiko da. Ideia da sistema suitzarra erabiltzea; gehienez, bost txandekin. Atseden duen taldeak mahai guztietan berdindu izan balu bezala jasoko ditu puntuak.

 

            Parte hartzaileak:

 

            18 urtez azpiko jokalari federatuak izanen dira. Hau da, 2000. urtean jaiotakoak edo ondoren.

 

            Baldintzak beteten dituzten taldeek joka dezakete, aurrez inskripzioa eginda. Ezin da klub baten aldetik talde bat baino gehiago izan.

 

            Denboraldi berean beste talde batekin ofizialki jokatutakoek ezin dute parte hartu.

 

            Jokalarien zerrenda sei jokalarikoa izanen da, FIDE, FEDA eta euskal eloen arabera jarrita, hurrenkera horretan, 2018ko iraileko zerrenda kontuan hartuta.

 

            Neurketa bakoitza lau mahaitan jokatuko da.

 

            Sailkapena:

 

            Taldeen arteko neurketak irabazi eta berdintzearen ondorioz lortutako puntuak kontuan hartuko dira; ondoren, balizko berdinketa hausteko, partida guztietan lortutako puntuak.

 

            Sariak:

 

            Benidormen eginen den 18 urtez azpiko FEDA Txapelketarako sailkatuko da txapelduna.

 

            Araudia:

 

            Euskal Xake Federakuntzako Txapelketen Araudi Orokorra aplikatuko da.

 

            Antolatzaileak:

 

            Euskal Xake Federakuntza, Bizkaiko Xake Federazioa eta Barakaldo Xake Taldea.

 

        2017KO AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 8 puntu.

2)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 6 puntu.

3)      Altzaga (Leioa, Bizkaia) – 5 puntu.

4)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 4 puntu.

5)      Martintxo (Gasteiz, Araba) – 4 puntu.

6)      Sestao (Bizkaia) – 4 puntu.

7)      Abadiño (Bizkaia) – 4 puntu.

8)      Santurtzi (Bizkaia) – 2 puntu.

9)      Barakaldo (Bizkaia) – 2 puntu.

10)  Rey Ardid (Bilbo, Bizkaia) – Puntu bat.

 

AZKEN DENBORALDIOTAKO HISTORIA.

 

2017ko denboraldian: Hondarribia-Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (Patxi Moreno Estebanez, Ibai Dorronsoro Larbide, Ander Tafall Villanueva eta Ander Uranga Odriozola), garaile; Martintxo (Diego Sanz Urueña, Aritz Morante Rafael, Rodrigo De las Heras Figueroa eta Ruben Pomares Muñoz) (Gasteiz, Araba), bigarren; Gros (Jose Luis Muñoz Avila, Markel Zuloaga Erauskin, Ivan Iturralde Etxeberria, Josu Manterola Ubillos, Ramon Elduayen Echave eta Inko Martinez Adarraga) (Donostia, Gipuzkoa), hirugarren.

 

2018ko denboraldian: Gros (Donostia, Gipuzkoa) (Jose Luis Muñoz Avila, Xabi Eliot, Ivan Iturralde Echeverria, Josu Manterola Ubillos eta Cecilia Perez Sodupe), garaile; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (Odei Lerendegui Lasa, Manex Reguillaga Elias, Alex Pedchenko eta Oier Lacruz Ochoa), bigarren; Altzaga (Leioa, Bizkaia) (Imanol Toledo Sanz, Ignacio Zoco Gallardo, Erlantz Caballero Acosta, Irune Palacios eta Lucia Martin), hirugarren.

 

PALMARESA.

 

1)      Gros (Donostia, Gipuzkoa) – Titulu bat.

2)      Hondarribia-Marlaxka (Gipuzkoa) – Titulu bat.

 

            2018-09-18.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.